XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ordaintzeko egiten zuena.

- Zer egiten zuen? - Ezin dizut esan.

- Steve, esan egin behar didazu, zer zen egiten zuena? Steve, Komisaldegira eraman ez zaitzadan nahi baduzu, dena esan beharko didazu, dakizun guztia.

Begiak itxi zituen eta arnasa sakon hartu ondoren, mintzatzen hasi zen.

- Ostirala zen eta afaria geneukan gelako lagun baten urtebetetzea ospatzeko.

Afaltzen bukatu ondoren, diskategi batera joan ginen, baina han geundela, Marthak kalera atera nahi zuela esan zidan, biok bakarrik egoteko.

- Ulertzen dut.

- Kalera atera ginen bada, eta orduan, berari asko gustatzen zitzaion leku batera eraman nahi ninduela esanez, hona etorri ginen.

Bapatean, Martha leiho horren ondoan gelditu zen barrura begira.

Aurrera jarraitzen ez zuenez, nik bere txokoa hura zela pentsatu nuen; musu ematen hasi nintzaionean, aldiz, negarrez ari zela konturatu nintzen.

Zer gertatzen zen galdetu nion, orduan, berak leihoa seinaleztatu zuen barrura begiratzeko esanez.

Hemen, mahai honetan bertan, bere aita zegoen, zerri halakoa!.

Emakume bat zeukan ondoan eta elkarri musuka ari ziren.

- Marthak zer zioen? - Era guztietako irainak bota zizkion, bere aita gorroto zuela esan zuen eta... eta... - Eta zer? -... eta... pozik hilko zukeela.

Ni mutututa gelditu nintzen.

- Baina horrek ez du esan nahi Marthak bere aita akatu zuenik.